euskaraespañol

Minorkult Jardunaldiak 2022-2023

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/11/14 Noiz arte: 2022/11/17

Kokapena

Bideokonferentzia gela - Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Azaroaren 14tik 17ra, goizeko ordutegian, Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneko Areto nagusian Minorkult Jardunaldiak 2022-2023 egingo dira. ‘Kultur aniztasunean eraldaketarako hezkuntzaren bidea sortzen’ izenburua du aurtengo edizioak.

Jardunaldiak Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetako Kulturartekotasun Hezkuntzako Minor edo Aipameneko irakasleek antolatu dituzte, eta Minorreko ikasleei eta hezkuntza-komunitateko eragile guztiei zuzenduta daude.

Minorkult Jardunaldiak profesional, ordezkari publiko, elkarte ezberdin, irakasle (jardueran eta prestakuntzan) eta kulturartekotasunean eta hezkuntza globalean adituen arteko topagunea da. Bertan eskubide zein eginkizun berdinak dituzten artean kulturartekotasun ideala eraikitzea da helburua, kulturartekotasun hezkuntza eraldatzaile eta globala sustatuz. Horretarako, esperientzia, bizipen, proiektu eta mahai inguruak gauzatuko dira, bakoitzak bere kulturari uko egin gabe beste kulturekin harremana sustatuz. Era honetan, Kulturarteko Vitoria-Gasteiz bat bultzatuko da, gizarte eta mundu hobe bat erdiesteko.

Informazio gehigarria