-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Mikel Reparaz-en hitzaldia: 'Trumpetik Bidenera: arraza eta gizarte ezberdintasunak Estatu Batuetan'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/11/25, 17:00
Kokapena
Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Azaroaren 25ean, 17: 00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan, Mikel Reparaz kazetariak Estatu Batuetako gatazka sozialak aztertuko ditu emango duen hitzaldian. Halber, "Las grietas de América" liburua aurkeztuko du.
Mikel Reparaz AEBko berriemaile ohia izan da EiTBrentzat, eta gaur egun ETBko albistegien Nazioarteko atalaren arduraduna da. “Las grietas de América” lanean, AEBetako gizarte garaikideari buruzko istorioen bilduma bat jasotzen du.
Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen berrogeigarren urteurreneko ekitaldien testuinguruan antolatu da.