euskaraespañol

Elikagaiei aplikatutako presio handiei buruzko jardunaldia

Noiz eta non

2019/10/08, 11:30 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astearteaz, urriak 8, 11:30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan, ‘Elikagaiei aplikatutako presio handiak (HPP)’ izeneko jardunaldia egingo da. UPV/EHUren ikastegi honek eta EEZTEk antolaturik, elikagaien zientzia eta teknologiako azken ikastaroko ikasleak ditu helburuko entzule, bai eta nekazaritza eta elikagaien arloari eta/edo elikadur segurtasunari loturiko profesionalak ere, administraziokoak zein enpresakoak.

High Pressure Processing izeneko teknika hotz bidezko prozesua da, elikagaia, azken ontzi malguaren barruan behin zigilatuta, presio hidrostatikoaren maila handietan (urak transmitituta) jartzean datzana. Presio handien bidezko prozesatua prozesu naturala da, ingurumena errespetatzen duena eta produktu freskoaren ezaugarriak eta osagaiak gehien gordetzen dituena. Egiazko hautabidea da, ohiko tratamendu termiko eta/edo kimikoen aurrean.

Informazioa eta izenemateak