euskaraespañol

Analisi forentseari buruzko jardunaldia

Noiz eta non

2019/05/22, 10:45 - 00:00

Kokapena

Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzak 22, 10:45etatik aurrera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Lascaray ikerguneko ekitaldi aretoan, Analisi forentseari buruzko jardunaldia egingo da ‘Patologia eta biologia molekularra justiziaren elkarreragile’ izenaz.

Jardunaldi honen bidez jardun forentsea gerturatu nahi da Lege Medikuntzaren Euskal Institutuaren ikuspegitik, aipamen berezia eginez patologia forentseari, eta Toxikologia eta Auzitegiko Zientzien Institutu Nazionalaren ikuspegitik, auzitegiko genetikaren testuinguruan. Honez gain, legezko araubidea fiskaltzaren ikuspegitik garatuko da. Ponentziek, orobat, ikusmolde orokorra eskainiko dute justiziaren zerbitzura jarritako zientziaren erabileraz.

Jardunaldiak Analisi Forentseari buruzko masterreko ikasle eta irakasleak, Analisi Forentserako doktorego programako ikasleak, Lascaray ikerguneko ikertzaileak eta UPV/EHUko eta beste erakundeetako doktorego aurreko eta ondoko ikertzaileak ditu jasotzaile eta helburu, bai eta jardunaldiaren gaiari lotuta egon eta joateko baimena eskatuko lukeen edozein ere.

Izenematea dohainekoa da, eventosbiomics@gmail.com helbide elektronikora mezu bat igorrita, maiatzaren 20a izanik horretarako azken data.

Programa