euskaraespañol

Jardunaldia: ‘Rediseñando la industria con inteligencia artificial’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/05/03, 09:00

Kokapena

Bilboko Merkataritza Ganbera
Alameda de Recalde 50. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Leire Legarreta, We are Clickers startuparen sortzaileak eta CEOak, "Rediaseñando la industria con inteligencia artificial” hitzaldia emango du datorren ostiralean, maiatzaren 3an, Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan.

Leire Legarretak azalduko du adimen artifiziala (AA) zer modutan ari den aldatzen enpresa-sarearen oraina eta etorkizuna, aukera guztiak enpresa txiki eta ertainei (ETE) hurbiltzeko eta haien berrikuntza, eraginkortasuna eta produktibitatea sustatzeko.

Jardunaldi hau ‘Conexiones Empresariales 2024: Navegando el futuro’ zikloaren barruan egingo den lehena izango da. Bertan, AAri buruz hitz egingo da, lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa.

“Ziklo hau lurraldeko enpresa txiki eta ertainetan lan egiten eta zuzentzen duten pertsonei zuzenduta dago. Lau hitzaldi ditu, eta horietan, adituen eta profesionalen eskutik eta ikuspegi praktiko batekin, lurraldeko enpresa txiki eta ertainentzat interes berezia duten gaiak sakonduko dira, hala nola AAren erabilera erakundeak eraldatzeko eta ahalik eta potentzial handienera eramateko, edo ezagutzaren kudeaketa eta transmisioa”, azaldu dute Familia Enpresako Katedratik.

Lehen jardunaldi honetara joatea doakoa da, aldez aurretik hemen izena emanda.

Hurrengo topaketak

Hurrengo topaketa ‘Transmisión de conocimiento intergeneracional en las pymes: ¿Cómo diagnosticar de una forma eficiente el nivel de gestión del conocimiento en nuestra organización? Estrategias efectivas para su conservación y transmisión’ maiatzaren 31n izango da, eta ‘Hoja de ruta de aplicación de IA en mi empresa: ¿por dónde empezar?’ eta ‘La estrategia como sistema crítico de Luces largas y navegadores para generar más valor para nuestra empresa. Cómo abordarlo de forma sencilla y con impacto’ saioak, berriz, urriaren 18an eta azaroaren 8an egingo dira, hurrenez hurren.