euskaraespañol

Eguneko irudia

Jarduera Fisiko eta Kiroletako ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/05/17

Irudia
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduaren X. promozioko ikasleak | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduaren X. promozioko ikasleak graduatzeko ekitaldia egin zuen. Promozio horretan 107 ikasle graduatu dira (37 neska eta 70 mutil).

Eva Ferreira García UPV/EHUko errektorea izan zen ekitaldiaren buru, eta bertan izan ziren Julio Calleja González, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa, eta Gorka Iturriaga Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. Promozioko aitabitxia Luis V. Solar Cubillas izan zen, SHEE-IVEFeko zuzendari ohia.