euskaraespañol

‘Itsas Ingurumena’ Erasmus Mundus Masterra abian da

25 herrialdetako 45 ikaslek ozeano-zerbitzuen jasangarritasuna, klima-aldaketa eta itsasoen kutsaduraz ikasten ari dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2024/01/29

Irudia
Argazkia: Aquarium Donostia

Itsas Ingurumen Erasmus Mundus Masterraren 18. edizioa abian da Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako Aquariumean inauguratu duen 'Ikerketa Itsas Ingurumen eta Baliabideetan' (Research in Marine Environment and Resources - RiMER 2024) graduondoko nazioarteko ikastaroaren lehen moduluari ekinez (Urtarrilak 29-Otsailak 2). RiMER 2024 ikastaroa UPV/EHU, AZTI-Tecnalia eta Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoaren arteko lankidetzaren emaitza da. 

RiMER 2024 ikastaroan parte hartzen duten 45 ikasleak mundu osoko lekuetatik datoz, Indonesia, Bangladesh, India, Pakistan, Sri Lanka, Txina, Filipinak, Malasia, Hego Afrika, Nigeria, Egipto, AEB,  Brasil, Ekuador, Kolonbia, Dominikar Errepublika, Trinitatea eta Tobago, El Salvador, Argentina, Alemania, Erresuma Batua, Polonia, Portugal, Frantzia eta Espainiatik hain zuzen. Bost egunetan zehar 18 zientzialari eta ikerle ospetsuk ikasle horien jakin-mina kitzikatuko dute egungo aztergai interesgarriak ardatz; besteak beste, itsas ekosistemen kontserbazioa eta kudeaketa, klima aldaketaren inpaktua, arrantzu kudeaketa jasangarria eta ozeanoen kutsadura, hain zuzen. Ostiraleko sesioan UPV/EHUko INGURUDOK mintegia burutuko da. Bertan, UPV/EHUko 11 doktoregaik euren doktorego tesien proiektuak aurkeztuko dituzte, RiMER 2024-ko ikasleei arlo honetan MER konsortzioaren esparruan egindako azken ikerketen ikuspegia erakutsiz. 

RiMER 2024 ikastaroa, maiatzaren 8an itsas zientzialari emakumezkoei esleitutako jardunaldiak, ekainaren 7an itsas zientzietako lanbide-irteerei esleitutako jardunaldiak, eta ekainaren 18 eta 21 bitartean ospatuko den eskolen astebeteko moduluak osatzen dute. Jarduera horiek, UPV/EHU-k koordinatzen duen Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterraren (www.merconsortium.eu) egoitza den Plentziako itsas Estazioan gauzatuko dira. Azken aste horretan jorratutako gai nagusiak ozeanoen osasunaren mehatxuak, itsas akuikultura jasangarrirako aplikazio bioteknologikoak eta itsas bioaniztasunaren esplorazioa, mundu osotik etorritako 16 irakasle gonbidatuen ekarpenari esker. 

Erasmus Mundus Masterra Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentaletarako Ikerketa Zentruan  (Plentziako Itsas Estazioa; PiE-UPV/EHU) 

Otsailaren 5tik aurrera, ikasleek ikasketak jarraituko dituzte 2025. urte amaieran Baterako Master Titulua eskuratzeko asmoz, Southampton, Bordele, Lieja, Azores eta UPV/EHU unibertsitateek ofizialki errekonozitua eta Erasmus Mundus europar marka duena. Euren ikasketak irailean hasi ziren Bordelen, Azoresen edo Southamptonen, eta bertan ozeanografia eta itsas ingurumenari buruzko formakuntza orokorreko lehen seihilekoa gainditu dute ikasleok. Orain UPV/EHUra inkorporatu dira eta  bertan uztaila bitartean gai espezifikoagoak jorratuko dituzte, biologiari lotuak gehien bat, bai PiE/UPV/EHU eta baita Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Horrela, masterraren hirugarren seihilekoan zehar Southamptonen, Azoresen edo Liejan espezializazio ikasketak jarraitzeko prestakuntza jasoko dute.  

Gerora, euren berezko ikerlana burutu beharko dute 5-6 hilabeteetan zehar, munduko edozein lekutan, MER konsortzioaren irakasleen zein konsortzioarekin lankidetza duten mundu osoko beste herrialde eta erakundeetako bikaintasunezko ikerleen zuzendaritza pean. Bere hastapenetatik 2006. urtean, Erasmus+ master hau 71 herrialdetako 550 ikaslek baiño gehiago egin dute dagoeneko. MER Masterrak Erasmus+-en Jardunbide Egokien Zigiluaz saritua izan da, bere kudeaketa bikainari esker Erasmus Mundus masterren artean namarmendu dena eta besteentzako inspirazio iturri izan daitekeela aitortzen duena.