euskaraespañol

‘International Week’ Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/13

Irudia

Aste honetan ‘International Week’ ikastaroa egiten ari dira Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, ‘Production management, simulation of manufacturing plants’ izenburupean. Ikastaro hori Euklides Sare Europarreko Ingeniaritza Eskoletan aldi berean egiten ari den nazioarteko aste honen barruan kokatzen da. Online saioez gain, aste presentzial bat ere badu. 

Egun hauetan, Sareko ikastegiek ikasleak trukatzen dituzte, atxikitako unibertsitateek eskainitako ikastaroetan parte hartzen dutenak. Zehazki, Gasteizko Ingeniaritza Eskolak Italia, Suitza, Alemania eta Belgikako 27 ikasle eta 3 irakasle hartu ditu. 

Bestalde, Arabako Campuseko Eskolako 15 ikasle Dortmund, Lovaina, Oporto, Bolzano eta Coimbrako zentroetan ari dira nazioarteko asteotan parte hartzen, Erasmus+ proiektuak diruz lagundutako BIP (Blended Insensive Programme) programari esker.