Ingeniariak – Deusto estropadaren 42. edizioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/03/22, 18:00
Deskribapena
Erandiotik - Bilboko Udalera
Bilboko itsasadarretik
Martxoaren 22an, ostirala, 18:00etan, Bilboko itsasadarrean beste norgehiagoka izango dugu ikusgai Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta Deustuko Unibertsitateko tripulazioen artean. 42. edizio honetan Ingeniaritza Eskola iazko porrotaren ondoren garaipena lortzen saiatuko da.
Erandio izango da lehiaren abiapuntua eta Bilboko Udalean amaituko da. Guztira 7.408 metroko ibilbidea da, eta sei “luze” nagusi ditu: Lutxana, Zorrotza, Erribera (Zorrozaurre), Ontziola, Abando eta Uribitarte.
Joan den martxoaren 5ean edizio honen aurkezpen ofizialak egin ziren. Aurten Patricia Arias, Banco Santander Euskal Herriko lurralde zuzendaria, Deustuko amabitxia izango da, eta Fernando Cayuela, Portugaleteko Nautika Eskolako zuzendari ohia, irakasle jubilatua, eta merkataritza-ontzidiko kapitaina, Bilboko Ingeniaritza Eskolako aitabitxia.