euskaraespañol

Eguneko irudia

Graduazio berria Informatika Fakultatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/23

Irudia
Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola zentroko auditorioan, Donostian, Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako graduko eta master ezberdinetako 2022-2023 promozioko 168 ikasleren graduazio ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren buru Eva Ferreira errektorea eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoa izan ziren. Ekitaldian Leire Hernandez Ikasle Kontseiluburuk parte hartu zuen ere. Era berean, Eider Irigoyen Vicomtech-en ikertzaileak hitzaldia eskaini zuen.