-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturtearen inaugurazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2019/10/01
![](https://ehu.eus/documents/10136/13056584/aulas_alava_web.jpg/5a4d6ac4-07a1-2386-6c98-68ac069a6e96?t=1569941799000)
Iván Igartua Ugarte Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko errektoreordea eta Ramiro González Vicente Arabako diputatu nagusia buru izan dituen ekitaldian, hasiera eman zaie Arabako campuseko Esperientzia Gelen beste ikasturte bati. Hasierako irakasgaia Concepción de la Rúa Vaca doktorearen esku egon da, UPV/EHUren Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia saileko katedradun eta Jakiundeko akademikoko kidea eta Irakasgaiaren titulua ‘Musika eta giza eboluzioa. Historiaurrean abiatutako kontakizuna’ izan da.
Aurtengo ikasturtean 327 pertsona daude matrikulatuta, horietatik 148 gizonezko eta 179 andrazkoak izanik. Lehenengo ikastaroan 50 pertsonak egin dute matrikula.
Inaugurazio ekitaldian ere hartu dute parte Axier Urresti Rivero Vital fundazioko zuzendari nagusiak, Puy Fernández Osés Esperientzia Geletako zuzendariak eta Josetxo Jaio ACAEXA-AEIKE Esperientzia Geletako ikasle ohien kultur elkartearen ordezkariak.