-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
-
Paris 1900-2024: lehenengo emakume olinpiarretatik lehenengo joko parekideetara
In memoriam: Ignacio Muñagorri Laguía
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/02/09
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/50993306/UPV-EHU-Ignacio-Mu%C3%B1agorri-inmemoriam_web.jpg/1be14bf3-c46e-7763-3183-279e7861af70?t=1707405455861)
Ignacio Muñagorri Laguí Madriden jaio zen, joan den mendeko berrogeiko hamarkadaren bigarren erdian. Irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa jarduerak Donostiako Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zuzenbide Fakultatean egin zituen batez ere, baita Kriminologiaren Euskal Institutuan (IVAC-KREI) ere, zeinaren sorrera kudeatu zuten pertsonen taldeko kide izan baitzen.
Donostiako Zuzenbide Fakultateko Idazkari Akademiko eta Fakultate bereko Dekanorde lanak egin zituen gutxi gorabehera zortzi urtez, bi txandatan, eta Kriminologiaren Euskal Institutuko (IVAC-KREI) zuzendariorde izan zen. Era berean,ordezkaritza-hautetsi gisa aritu zen Zuzenbide Fakultateko Batzordean hogeita hamar urtez baino gehiagoz, IVAC-KREIren Zuzendaritza Kontsailuan, Zuzenbide Publikoko Departamentuko Kontseiluan eta Gipuzkoako Campuseko Batzarrean. Halaber, Oñatiko Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuko (IISJO) Patronatuko kiden izan zen.
Unibertsitatean lanaldi osoan aritu zen, ibilbide akademiko luzean. Beti ikasleengandik hurbil, unibertsitatea pentsatzeko espazio eta denbora gisa erabili zuen, gizarte-ordena zalantzan jartzeko eta gizakien emantzipazioaren zerbitzura unibertsitateko lana kulturalki konprometitzeko. Unibertsitatearen ikuspegi horretan oinarritzen ziren haren ikerketa-ildoak. Zuzenbide Penaleko Katedraduna izan arren, ez zen arduratu “unibertsitate-karrera egiteaz”, unibertsitatearen aldeko apustua egiten jarraitzeko behar adina oxigeno emateaz baizik, gatazka-espazio batean, bereizketak indargabetzeko berdintasun-ahalegina integratzeko gai dena, aniztasuna onartu eta proiektu baten komunikazioa garatzea gizarteari zerbitzu emango diona.
Ignacio oso persona kultua izan zen, gertukoa, kritikoa, gogoetatsua, entzuteko gaitasun handikoa.
Goian bego
Laura Pego eta Xabier Arana