-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
In memoriam: German Gazteluiturri Fernández
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/04/09
![German Gazteluiturri Fernández](/documents/10136/52221416/german-gazteluiturri-in-memoriam_web.jpg/061e7284-db96-e8f6-7f8f-d2b92f53d9d8?t=1712665326664)
Joan den apirilaren 5ean German lankide maitea joan zitzaigun.
Germanekin inoiz traturik izan duen inor ezin daiteke hotz geratu haren galeraren aurrean. Lankide bikaina, gizabidetsua, atsegina, eskuzabala, adiskidetsua, inon halakorik bada. Nahikoa zuen umore ttantta bat jartzea edozein egoera onbideratzeko. Gizon patxadatsua eta samurra benetan.
Maitagarri egiten den pertsona horietako bat izan da gure German. Zure ondoan eroso sentiarazi gaituzu beti. Xumea, lankide ona, apala: eredugarria izan zara guztiontzat.
Semeak Padura saskibaloi klubeko jokalariak zituen, eta ezin ahaztu zelan gordetzen zigun urtero taldearen Gabonetako loteria.
Isilik joan zara, German, zeu zinen modukoa, eta ondarerik onena utzi diguzu: zure gizatasuna eta zure irribarre beti goxoa eta alaia.
MAITASUN HANDIZ GOGORATUKO ZAITUGU!!!
Errektoregoko lankideak