-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
-
Paris 1900-2024: lehenengo emakume olinpiarretatik lehenengo joko parekideetara
In memoriam: German Gazteluiturri Fernández
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/04/09
![German Gazteluiturri Fernández](https://www.ehu.eus/documents/10136/52221416/german-gazteluiturri-in-memoriam_web.jpg/061e7284-db96-e8f6-7f8f-d2b92f53d9d8?t=1712665326664)
Joan den apirilaren 5ean German lankide maitea joan zitzaigun.
Germanekin inoiz traturik izan duen inor ezin daiteke hotz geratu haren galeraren aurrean. Lankide bikaina, gizabidetsua, atsegina, eskuzabala, adiskidetsua, inon halakorik bada. Nahikoa zuen umore ttantta bat jartzea edozein egoera onbideratzeko. Gizon patxadatsua eta samurra benetan.
Maitagarri egiten den pertsona horietako bat izan da gure German. Zure ondoan eroso sentiarazi gaituzu beti. Xumea, lankide ona, apala: eredugarria izan zara guztiontzat.
Semeak Padura saskibaloi klubeko jokalariak zituen, eta ezin ahaztu zelan gordetzen zigun urtero taldearen Gabonetako loteria.
Isilik joan zara, German, zeu zinen modukoa, eta ondarerik onena utzi diguzu: zure gizatasuna eta zure irribarre beti goxoa eta alaia.
MAITASUN HANDIZ GOGORATUKO ZAITUGU!!!
Errektoregoko lankideak