Hitzaldia: ‘Lesioen prebentzioa eta korrika. Zer egin dezaket?’
Noiz eta non
2024/03/05, 17:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartean, martxoaren 5ean, 17:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Donostian, Mikel Mesperuza Ruiz, emen4sport formakuntza taldeko kideak hitzaldi bat emango du, ‘Lesioen prebentzioa eta korrika. Zer egin dezaket?’ izenburupean. Sarrera librea da.
Hizlariak korrika munduko diziplina ezberdinetan ohikoenak diren lesioak eta horiek nola saihestu ahal ditugun azalduko du.
Hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da esteka honetan.
EHUkirolak Gipuzkoako Campusean antolatutako ekimena da. Informazio gehiago.