-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Hitzaldia: ‘Espedizio zientifiko baten atzean: zientziaren ikuspegi anitzei begirada komuna’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/10/17, 18:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
‘Espedizio zientifiko baten atzean: zientziaren ikuspegi anitzei begirada komuna’ hitzaldiak, Trec espedizioaren magnitudea eta emaitzak ulertzen lagunduko duten hainbat gai eta galdera jorratuko ditu. Europako espedizio zientifikoa, UPV/EHUren laguntzarekin, itsas biodibertsitatea aztertzen ari da euskal kostaldean.
Hona hemen espedizioarekin zerikusia duten 4 zientzialariek erantzungo dituzten galderetako batzuk: "Nola antolatzen da tamaina honetako espedizio zientifiko bat?" edo "Nola sortzen dira emaitza zientifikoak espedizioaren ondoren?".
Parte hartzaileak:
- Flora Vincent, EMBLko taldeburua, TREC laginketaren koordinatzailea.
- Morgane Guillam, CNRSko bioingeniaria.
- Thomas Linkowski, Tara Ocean Fundazioko ozeano-ingeniaria.
- Eider Bilbao, irakaslea eta ikertzailea PiE-UPV/EHUn.
Lau zientzialariek euren lanari buruz hitz egingo dute eta publikoaren galderak erantzungo dituzte. Hitzaldia ingelesez bakarrik izango bada ere, galderak gaztelaniaz zein euskaraz erantzungo dira.
Sarrera libre.