‘Hitzak lege’ erakusketa ibiltariaren aurkezpen-ekitaldia
Noiz eta non
2024/04/09, 12:00
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartean, apirilaren 9an, 12:00etan, UPV/EHUren Carlos Santamaria Zentroaren Txillardegi aretoan, Donostian, ‘Hitzak lege’ erakusketa ibiltariaren aurkezpen-ekitaldia egingo da. Euskal historian garrantzia izan duten euskarazko testu juridikoak erakusten dira Hitzak Lege-n, irudi eta grafiko ugari baliatuz. Erakusketa ibiltaria Euskaltzaindiak antolatu du, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria
- Miriam Urkia, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria
- Beronika Azpillaga, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria
- Gotzon Lobera, legelaria eta erakusketaren koordinatzailea