euskaraespañol

Eguneko irudia

Gure txokoak: Europarekin lotzen gaituen gunea

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/19

Irudia
Rosario Martínez, Europar Informazio Gunean. | Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

Nire lekurik gustukoena gure unibertsitateko Europar Dokumentazio Gunea da. Espazio horrek lotzen ditu unibertsitateko kideak Europarekin, eta jende guztiarentzat ere zabalik dago. Horiei guztiei Europar Batasunarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaintzen die. Hemendik igaro dira, 1983an sortu zenetik, Europako integrazioari buruzko tesiak egin dituzten ikertzaileak, beren ikasleentzat materialak behar dituzten irakasleak, graduko lanak egin behar dituzten ikasleak. Pertsona horiekin guztiekin harremanetan egotea da lan honen eta leku honen onena. Gunea Ekonomia eta Enpresa Fakultatean dago, Sarrikon, eta argiz betetako leku ireki zoragarria da, ikastegi hori guztia bezalaxe. Hain zuzen ere, eraikin honek merezitako arkitektura-saria jaso zuen, Mugimendu Modernoaren aintzatespenarekin, ni bezalako europazale sutsu batentzako pribilegio ederra. 

Leku hori aukeratu du Rosario Martínezek, UPV/EHUko Europar Dokumentazio Guneko arduradunak. Gune hori Europe Direct-eko eta Europako Informazioaren Euskal Sareko (EIES) kidea da. Bera da aurreko lerroen egilea ere. 

 

Nola iritsi:  43°16'24.0"N 2°57'29.8"W