-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Euskampus Bordeaux Urte Nagusia: Antibiotikoekiko erresistentziaren kontrola eremu mediterraneoan
Noiz eta non
2021/06/28 2021/06/28, 09:30 - 14:20
Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, ekainaren 28an, 9:30tik 14:20etara, 'Control of Antibiotic Resistance in the Mediterranean Area: Global Solutions for a Global Threat' jardunaldia egingo da (CAREME sarea) UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Euskampus Fundazioak finantzatuta eta Euskampus Bordeaux Urte Nagusia proiektuen barruan. Fatima M’zali doktoreak (Bordeleko Unibertsitateko Aquitaine Microbiologieko zuzendaria) eta Lucía Gallego doktoreak (UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Antibiotikoen eta Bakteriologia Molekularren Laborategiko zuzendaria) koordinatutako bilera topagune bat izango da, partzuergo multi eta translazional bat sortzeko, antibiotikoekiko erresistentziak Mediterraneo aldeko herrialdeen osasunean eta ekonomian dituen efektu suntsitzaileak arintzeko konponbide espezifikoak garatzeko gai dena.