Euskal Herriko Unibertsitateak ikasle bisitariei ongietorria egingo die
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2022/09/19 Noiz arte: 2022/09/23
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateak datorren astean ospatuko ditu lehen lauhilekoa UPV/EHUn egingo duten nazioarteko eta SICUE ikasleei ongietorria egiteko ekitaldiak. Guztira, mugikortasun programei esker, azken datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitateak Estatuko edo atzerriko 1.072 ikasle baino gehiago jasoko ditu (137 Arabako Campusean, 647 Bizkaiko Campusean eta 288 Gipuzkoako Campusean), eta 2.373 pertsona bidaliko ditu beste erakunde batzuetara ikastera. Nabarmentzekoa da UPV/EHUko graduko lau ikasletik batek nazioarteko mugikortasun-esperientzia duela ikasketetan zehar.
Erakundeetako eta unibertsitateko ordezkarien ongietorri ofiziala jasotzeaz gain, trukeko ikasleek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte UPV/EHUko ikasleentzat eskuragarri dauden unibertsitate-zerbitzuak, bai eta campusean antolatutako jarduerak eta zerbitzuak ere. Aurkezpenaren ondoren, ikasle bisitariek jai-egitarau batez gozatu ahal izango dute, talo tailerra, herri kirolak eta musika barne.
Arabako Campusak ongietorria egingo die ikasle bisitariei irailaren 19an, astelehenean; Bizkaiko Campusak 22an eta Gipuzkoako Campusak 23an. Campus bakoitzeko programak honako hauek dira:
ARABAKO CAMPUSA
Astelehena, irailak 19, 10:00etan, Letren Fakultateko Areto Nagusian (Gasteiz)
10:00: Talde argazkia
10:20: Agintarien Agurra:
-Junkal Gutierrez: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen errektoreordea
-Manoli Igartua: Arabako Campuseko errektoreordea
-Estibaliz Canto: Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Saileko zinegotzia/ordezkaria
10:50: Nazioarteko arduradunen ongietorria
11.20: Kultura arduradunen eta kultur taldeen aurkezpena
12.05: Herri kirolak, talo tailerra eta txosna eta kultur eta kirol jardueren berriematea Farmazia Fakultatearen atzeko plazan
BIZKAIKO CAMPUSA
Osteguna, irailak 22, 10:30ean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Leioa)
10:30: Talde argazkia
10:50: Agintarien Agurra:
-Junkal Gutierrez: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen errektoreordea
-Gorka Moreno: Bizkaiko Campuseko errektoreordea
-Oihane Agirregoitia, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia/ordezkaria
11:20: Nazioarteko arduradunen ongietorria
11:50: Kultur arduradunen eta kultur taldeen aurkezpena
12:35: Herri kirolak, dantza, talo tailerra eta txozna, eta kultur eta kirol jardueren berriematea Laboa plazan
GIPUZKOAKO CAMPUSA
Ostirala, irailak 23, 10:00etan, Carlos Santamaria Zentroko Auditorioan (Donostia)
10.00: Talde argazkia
10:20: Agintarien Agurra:
-Eneko Goia, Donostiako alkatea
-Junkal Gutierrez: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen errektoreordea
-Agustin Erkizia: Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
10:50: Nazioarteko arduradunen ongietorria
11.20: Kultura arduradunen eta kultur taldeen aurkezpena
12.05: Herri kirolak, dantza, talo tailerra eta txozna eta kultur eta kirol jardueren berriematea Ignacio Barriolako kafetegi ondoan