-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Euskadiko V. Geografia Olinpiada Letren Fakultatean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/03/11, 10:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostiralean, martxoak 11, 10:00etatik aurrera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Gradu Aretoan, Euskadiko Geografia V. Olinpiada burutuko da, Euskadiko Geografoen Elkargoaren Lurralde Ordezkaritzak antolatuta, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila lankide dela.
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan Geografia ikasgaia ikasten duten Batxilergoko 2. mailan matrikulatutako ikasleek parte hartuko dute. Parte hartzea banakakoa da eta gehienez 8 ikasle aurkez daitezke ikastetxe bakoitzeko.
Geografia Olinpiadaren helburua ikasleen interesa sustatzea da diziplina zientifiko horrekiko. Geografiak lotura estua du lurraldearekin, eta inguratzen gaituen mundua ulertzen eta konprenitzen laguntzen digu, bai ingurune naturala, bai bertan garatzen den giza jarduera.
Sari banaketa 12:00etan izango da Letren Fakultateko Gradu Aretoan.