-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
Enpresaren Egunaren edizio arrakastatsua Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/02/14
![Irudia](/documents/10136/51304905/dia-empresa-ingenieros-gipuzkoa_web.jpg/793defdb-7483-7bc9-b5a9-960f4d378aaf?t=1707913149649)
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak ikasle eta enpresa ugarirekin ospatu zuen Enpresaren Eguna. 64 stand jarri ziren, 100 enpresa baino gehiago ordezkatuz, eta horiek aurkezpen bat erakusteko aukera izan zuten. Jarduera hau aukera paregabea da ikasleak enpresekin batzeko, praktikak, Gradu Amaierako Lanak eta Masterrak egin ditzaten edo curriculum vitaea eskaini dezaten.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kanpo Harremanetarako zuzendariorde Iker Laskurainek jardunaldiaren garrantzia azpimarratu du. “Aurtengo enpresa eguna oso ondo joan da, 160 ikasletik gorak parte hartu dute enpresen hitzaldi zein elkarrizketetan. Gehienak 3.mailakoak izan dira datorren kurtsoan praktika egonaldiak eta Gradu Amaierako Lanak enpresan egiteko asmoarekin. Gainera, aurtengoan 1. Eta 2.mailako ikasleek ez dute klaserik izan eta hitzaldietan parte hartzera animatu ditugu pixkanaka lurraldean ditugun enpresa aukerak ezagutzen joateko. Beti gomendatzen diegu, ahal badute gustokoa duten sektore edo arloetara bideratzeko beraien egonaldia. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu, ez gaurkoagatik bakarrik, baizik eta egunero gure Ikasleen bila etortzen diren enpresa guztiei, gaurkoan 64 stand izan ditugu 100 enpresa baino gehiago errepresentatuaz eta hori harro egoteko modukoa da, gure hezkuntzan sinesten dutelako”.