euskaraespañol

Enplegu Gune 2024 egingo dute Europa Jauregian

Noiz eta non

2024/05/09, 09:30

Kokapena

Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Europa Kongresu Jauregian egingo dute maiatzaren 9an Vitoria-Gasteizko Enpleguaren Foroa, Enplegu Gune. Ekimena Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusak sustatu dute eta Enpresa egituraren eta gasteiztarren arteko elkarretaratze eta komunikaziorako gune gisa sendotu da. 

Inaugurazio ekitaldian Cristina González, Enplegua, Merkataritza,Turismoa eta Foru Administraziorako foru diputatuak, Manoli Igartua UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak eta María Nanclares Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotziak hartuko dute parte. 

Jardunaldiak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza jasotzen du, honako helburu hauek ardatz hartuta: sektore ekonomiko ugarietako enplegu pribatuko eta publikoko aukerak eta etorkizuneko erronkak aztertzea, Gasteizen hedatzeko bidean dauden enpresek behar dituzten profilak eta enplegu eskaintzak zabaltzea, eta gaitasunak hobetzera eta enplegua modu aktiboan bilatzen ari direnen informazioa zabaltzera bideratutako jarduerak eskaintzea. 

Programa esteka honetan