‘Elikagaien Xahuketaren Kontra' argazki erakusketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2021/09/29 Noiz arte: 2021/10/07
Kokapena
Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkenean, irailak 29, 10:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan 'MOTTAINAI-Elikagaien Xahuketaren Kontra' argazki erakusketaren inaugurazio ekitaldia eta aurkezpen laburra egingo dira. Inaugurazioan Mirari Ayerbe Diaz ikastegiko dekanoak eta Sandra Salazar Sanchez erakusketaren egileak hartuko dute parte.
'Mottainai' proiektua elikagaiak alferrik galtzearen problematika ikusarazteko sortu da, jokabide jasanezinen inguruan kontzientziatuz eta elikadura xahuketa ekarriko duten ohitura berriak bultzatuz.
Argazki erakusketa urriaren 7ra arte egongo da ikusgai, 12 argazkiz eta ikusentzuteko material osagarriz osatuta.