-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Mahai-ingurua: Aterpea eta babesetxea. ¿Zer egin dezaket nik?
Noiz eta non
Noiztik: 2017/06/13 Noiz arte: 2017/06/07, 15:30 - 12:03
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
![](https://ehu.eus/documents/10136/7124225/Refugiados.jpg/842cf740-69b9-4276-b39f-22c29e7cce38?t=1496836892000)
Deskribapena
Asteartea, ekainaren 13ean, 15:30etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, mahai-inguru bat izango da. Izenburua: ‘Aterpea eta babesetxea. ¿Zer egin dezaket ni?'.
Jarduera SOS Arrazakeria erakundeak antolatu du, UPV/EHUren laguntzaz. Helburua da unibertsitate kideei errefuxiatuen kanpamenduetan egiten ari den lanaren berri ematea, baita gure artean izan dezakeen eragina aztertzea ere. Honela, errefuxiatuen kanpamentuetan egon diren hiru ikasleren testigantza aurkeztu ez ezik gai honen inguruan burutzen ari diren tokiko ekimenak aztertuko dira ere.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Maitane Arnoso, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kidea
- Cesar San Juan, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea
- Edurne Gallo, UPV/EHUko ikaslea
- Iñaki Iglesias, UPV/EHUko ikaslea
- Alejandro Miguel, alumno de la UPV/EHU
- Miren Mendiluce, Deustuko Unibertsitateko ikaslea
Sarrera irekia eserleku guztiak bete arte.