-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Kongresua: ‘Gizartea, hezkuntza eta eliteak'
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/17 Noiz arte: 2017/05/19, 09:00 - 14:00
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/6992111/elites_web.jpg/c9b29293-1613-450f-b6a1-a08f1addea17?t=1494592207000)
Deskribapena
‘Gizartea, hezkuntza eta eliteak. Ikuspegi historikoak Ilustraziotik aro digitalera' nazioarteko kongresua asteazkenean, maiatzak 17, Deustuko Unibertsitatean hasiko da. Biltzarra hauek antolatu dute: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Valentin de Foronda Gizarte Historiak Institutua, Sociedad Española de Historia de la Educación eta International Standing Conference for the History of Education.
Ostiralera arte, maiatzak 19, batzarrean gizartearen, hezkuntzaren eta eliteen arteko harremanak aztertuko dira, kontuan harturik gizarteak (diskurtso publikoa, alderdiak, Estatua, gobernu sistema, etab.) eta hezkuntzak (hezkuntzako erakundeak, bigarren hezkuntzakoak, lanbide heziketa, goi mailako hezkuntza…) sistema propioak osatzen dituztela. Berariazko arreta eskaintzen zaio sekularizazio, industrializazio, modernizazio, digitalizazio eta bestelako prozesu historikoek zelan bideratu duten hezkuntza sistema, eta sistema horrek eliteak prestatu ditu.