Jardunaldia: ‘Las prestaciones de maternidad/paternidad: ¿es realmente una cuestión de "todos"?'
Noiz eta non
2017/03/21 2017/03/21, 15:30 - 18:12
Kokapena
Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, martxoak 21, 15:30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘V. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' hasiko dira. Bigarren hitzaldi hau Sara Lallana del Rio, UPV/EHUko irakasleak eskainiko du, ‘Las prestaciones de maternidad/paternidad: ¿es realmente una cuestión de ‘todos'?' izenburupean.
Sara Lallana eta Garbiñe Biurrun irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldiotan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.
Saio guztiak 15:30etan hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.