-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Big Van, científicos sobre ruedas taldeak Barakaldora eramango ditu bere bakarrizketak
Noiz eta non
Noiztik: 2016/11/02 Noiz arte: 2016/10/31, 17:30 - 11:59
Kokapena
Bizkaia
![](https://ehu.eus/documents/10136/6187861/BigVan+Barakaldo.jpg/456eb053-156f-443e-8100-cb9461e8dfa2?t=1477915113000)
Deskribapena
Asteazkenean, azaroaren 2an, 17:30ean iritsiko da Big Van Barakaldo Antzokira, Barakaldon, zientziako umore-bakarrizketen ikuskizun arrakastatsua.
Jakintza-alor guztietako zientzialari-talde batek osatzen du Big Van, eta oso modu berezian azaltzen dute eurek egiten duten zientzia: umoreaz baliatuz. Bakarrizketen genero teatralaren bidez, oholtza gainera igotzen dira zientzialariok, eta publiko orori zuzendutako ikuskizuna eskaintzen dute; haietan, zientzia ikastearekin batera "barrez difraktatzen" dira ikusleak. Gainera, galderetarako tarte bat ere uzten dute, ikusleek azaldutako gaiei lotuta, edo beste edozein zientzia-gairi lotuta dituzten zalantzak galde ditzaten. Zientzialariek publikoarekin interakzioaz eta inprobisazioaz baliatzen dira erantzuteko. Galderak eskua altxatuz zein Twitter sare soziala erabiliz egin ditzake publikoak.
Zientziaren Astearen barruan antolatu du ikuskizuna UPV/EHUk, Barakaldoko Udalarekin batera.
Sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.
Bakarrizketa-ikuskizuna
Big Van, científicos sobre ruedas
• Eguna: asteazkena, azaroaren 2a
• Ordua: 17:30
• Lekua: Barakaldo Antzokia, Barakaldo