-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Gizarte langintzaren nazioarteko eguna
Noiz eta non
Noiztik: 2016/03/15 Noiz arte: 2016/03/11, 12:30 - 09:53
![](https://ehu.eus/documents/10136/5178880/D%C3%ADa+Trabajo+social.jpg/681bc7ff-625c-45e2-bda6-f2782915f457?t=1457689894000)
Deskribapena
Martxoaren 15ean Gizarte Langintzaren nazioarteko eguna ospatuko da 'Pertsonen duintasuna eta balioa sustatu' lelopean. Data honen oroitzeko, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen Gizarte Langintzako atalak eta Arabako Gizarte Langileen Elkargo Ofizialak zenbait jarduera antolatu dute gizarte lanaren errebindikazioa plazaratu eta bere presentzia gizarteratzeko. Izan ere, "gizarteak aurrera joango badira, herri guztien duintasun eta eskubideak errespetatu behar dira" baieztatu dute antolakuntzatik.
Programa
Martxoak 15
12:15
Andre Maria Zuriaren plaza (Vitoria-Gasteiz)
Gizarte langintzako graduko hirugarren ikastaroko ikasleek jarduera ezberdinak egingo dituzte.
15:30
Arabako campuseko unibertsitate pabiloia
Zanpatuaren teatroa – teatro foroa
‘Emakumeen sexu eta ugaltze eskubideak. Zalantza genero barik'
Desgeneradas taldearen eskutik
19:00
Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultateko 3. ikasgela
Hitzaldia: ‘Gizarte zerbitzuen karta, gizarte langintzarako erronka'
Hizlaria: Boni Cantero Gizarte langilea
Martxoak 16
11:30-13:30
Letren Fakultateko areto nagusia
Hiritarren oinarrizko errentari buruzko jardunaldia
Hizlariak:
- Daniel Raventós. Bartzelonako unibertsitateko irakasle titularra eta oinarrizko errentarako sareko presidentea.
- Jordi Arcarons. Bartzelonako unibertsitateko katedraduna