-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Euskampusek Bikaintasun Campusaren azken ebaluazioaren emaitzak aurkeztuko ditu
Noiz eta non
Noiztik: 2016/02/26 Noiz arte: 2016/02/25, 11:00 - 11:46
![Irudia](/documents/10136/5078025/Euskampus.jpg/1eb7f220-7f09-46d7-afe7-dd9df1699b4a?t=1456401271000)
Deskribapena
Ostiralean, otsailak 26, 11:00etan, Bizkaia Aretoko Lauaxeta gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusaren azken ebaluazioaren emaitzak emango dira prentsaurrekoan. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak aukeratutako nazioarteko batzorde batek egin du ebaluazioa.
Prentsaurrekoan izango dira:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Pedro Miguel Etxenike, Donostia International Physic Center-eko (DIPC) presidentea
- Joseba Jauregizar, Tecnalia Korporazio Teknologikoko zuzendari nagusia
Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusa Euskal Herriko Unibertsitatearen proiektu estrategikoa da, eta DIPC-rekin eta Tecnalia Korporazio Teknologikoarekin batera sustatu du. 2010ean Nazioarteko Bikaintasun Campustzat onartua izan zen, eta ordutik asmo handiko programa bat garatzen ari da, ezagutzan izandako aurrerapenek gizarte ongizate zabalagoa ahalbideratzera bideratzen dena.