-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
‘Escudo de la más constante fe y lealtad' liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2016/01/26 Noiz arte: 2016/01/21, 09:30 - 15:02
![](https://ehu.eus/documents/10136/4984660/Libro+Escudo+de+la+m%C3%A1s+constante.jpg/16adb32e-54c3-412b-b43f-367a03ae0d9a?t=1453388363000)
Deskribapena
Asteartean, urtarrilak 26 dituela, 09:30etan hasita, Euskal Parlamentuko Tomas Moro aretoan, Jon Arrietak ‘Escudo de la más constante fe y lealtad' Pedro Fontecha Salazar jaunari esleitutako liburuaz egindako sarrerako azterlan eta edizioa aurkeztuko da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak Euskal Herriko pentsamendu politiko eta sozialaren klasikoen bildumaren barruan argitaratuta.
Lan bikain hau jardunaldi baten baitan aurkeztuko da foru erregimenaren azterketa historikoan eta foruzaletasun eta konstituzionalismoaren arteko harremanetan adituen parte hartzeaz batera.
Parte hartuko dute:
- Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidente andrea.
- Fernando Plazaola Muguruza, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketaren arloko errektoreordea.
- Javier Fernández Sebastián, Euskal Herriko pentsamendu politiko eta sozialaren klasikoen bildumako zuzendaria.
- Jon Arrieta, edizioaren eta sarrerako azterlanaren egilea.
Informazio gehiago: http://www.legebiltzarra.eus/eu/edukia/foraltasuna-iragana-eta-oraina-jardunaldia