-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Euskadiko datu espazialen egiturari buruzko Jardunaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/06 Noiz arte: 2015/10/02, 09:15 - 11:48
![](https://ehu.eus/documents/10136/4534421/geoEuskadi.jpg/fa307e6d-3435-478b-9f39-b17693bb2f0c?t=1443786493000)
Deskribapena
Asteartea, urriaren 6an, 9:15tik aurrera, UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian, ‘#geoEuskadi: Euskadiko datu espazialen egitura' izeneko Jardunaldi zientifikoa izango da. Jarduera Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia zein Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailek antolatu dute.
Jardunaldiaren helburu nagusia argibide geografikoak eta berauen erabilera kartografiakoan interesa dutenei #geoEuskadi ataria aurkeztea da. Hau euskal administrazioak sortu du eta datu espazialen egituraren erreferentziazko geoataria da. Jardueran Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuko bi kidek parte hartuko dute, baita beren jarduera ikertzaile eta profesionalean ADE honen informazioa erabiltzen duten bi hizlariak ere.