-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko diploma banaketa ekitaldia
Noiz eta non
2015/04/27 2015/04/27, 18:00 - 19:30
Deskribapena
Astelehenean, apirilak 27, 18:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan (Abandoibarra etorbide, 4. Bilbo) UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Guztira, 757 gazte tituludunek jasoko dituzte beren diplomak, Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Cristina Uriarte; UPV/EHUko errektorea, Iñaki Goirizelaia; Bilboko Alkatea, Ibon Areso; eta Eskolako zuzendaria, Enrique Amezua, beste agintari batzuk tarteko dituen ekitaldian. Bestalde, promozio hau Bolonia Planari jarraiki Eskolan ikasketak amaitu dituen lehenengoa da.