Belaunaldien arteko solasaldia garapen jasangarriaren helburuen inguruan
Noiz eta non
2019/02/21, 09:30 - 00:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, otsailak 21, 9:30etan hasita Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Gasteiz) world kafe bat egingo da ‘Iraganetik salbatu eta etorkizunerantz proiektatuaz: belaunaldien arteko solasaldia Garapen Jasangarriaren Helburuei buruz’ tituluaz. Graduko eta Esperientzia Geletako ikasleak batu eta elkarretaratzea da helburua batzuen esperientziez, bizipenez eta oroimenez solas egiteko eta etorkizun desiratua, justuagoa, kultura anitz eta jasangarria ekarriko diguten ildoak marrazteko.
Gizarte eraldatzeko ekimen hau batera antolatu dute UPV/EHUko irakasle eta ikasleek (Arabako Esperientzia Gelak eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateak) eta Zabalketa elkarteak, Boliviako ICO erakundearen laguntzaz, ‘Ingurumen gobernantza partehartzailearen’ programaren baitan eta euskal gobernuaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Arabako foru diputazioak eta Vital fundazioak babestuta.