-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Dantza: ‘Topa’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/09/29, 13:00
Kokapena
Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Topa dantza saioa Kukai taldearen eskutik.
Sinopsia: Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentiarazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.