-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
‘Gure emakume arkitektoak’ argazki lehiaketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2020/10/28 Noiz arte: 2020/11/20
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
![Irudia](/documents/10136/25016732/arquitectas_web.jpg/434232d9-e459-0f2c-a571-895db6539636?t=1603876730837)
Deskribapena
UNESCOren Kultura Paisaiak eta Ondarea Katedrak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare Eraikiaren Ikertaldeak (GPAC), estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin batera, nazioarteko argazki lehiaketa bat antolatu dute emakume arkitektoen lana eta ekarpenak ikusarazteko.
Nazioarteko epaimahaia honako hauek osatuko dute: Cayetana Mercé (Argentina), Vanessa Vielma (Mexiko), Atxu Amann (Espainia), Olatz Ocerin Ibañez Etcheto (Euskal Herria), Patricia Santos Pedrosa (Portugal), Patrizia Montini (Italia) eta Soledad Larraín (Txile).
Argazkiak jasotzeko azken eguna azaroaren 20a da, 23:59etan (gmt -3).
Esteka honetan ikus daitezke lehiaketaren oinarriak.