euskaraespañol

Eguneko irudia

Bilboko Ingeniaritza Eskolak 2023/2024 gradu eta master amaierako lan onenak saritu ditu Telekomunikazioen arloan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/18

Erick Jiménez Acedo, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterduna Bilboko Ingeniaritza Eskolan
Erick Jiménez Acedo, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterduna Bilboko Ingeniaritza Eskolan. | Argazkia: UPV/EHU.

Erick Jiménez Acedok ITELAZPI #Saria jaso du LTDko eta 5G telefoniako sareen konbergentziari buruz egindako lanagatik. Itelazpik babesten du sari hau, telekomunikazioen arloan egindako lanik onenak saritzen dituena.

Bilboko Ingeniaritza Eskolak Erick Jiménez Acedo (ITELAZPI #Saria) saritu du Telekomunikazioen arloko gradu amaierako (GrAL) eta master amaierako (MAL) lan onenaren egile gisa. Enpresa sari hau, Itelazpi babesle duena, gaur banatu dira, Charles Pinto Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta Itelazpi enpresako ordezkariak kide izan dituen ekitaldian.

Enpresa sari honek helburu bikoitza du: batetik, Eskolako ikasleen jarduna aitortzea, eta, bestetik, sustatzea kasuan kasuko eremuan garapen berriak sortzeko aukerak eskain ditzaketen alderdi berritzaileekin egindako lanak.

Erick Jiménez Acedo, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterduna Bilboko Ingeniaritza Eskolan, ITELAZPI #Sariaren irabazle suertatu da, euskal enpresa publiko honek, telekomunikazio zerbitzuetan espezializatua eta arlo honetan administrazioaren erreferente denak ematen duena. "Media Delivery Harmonization over Digital Terrestrial Television (DTT) and 5G Networks" izan da saritutako lana Pablo Angueira eta Jon Montalbán Komunikazio Ingeniaritza Saileko irakasleek zuzendutakoa.

Proiektu honen helburu nagusia da LTD eta 5G telefoniako sareen harmonizazioa aztertzea, modu kooperatiboan lan egingo lukeen eskema bat lortzeko. Behar beharrezkoa da, smartphone gailuetako bideo trafikoa eta multimedia edukiak gero eta handiagoak baitira, ikuspen denbora luzeagoak, katalogo luzeagoek eta bereizmen handiagoek eraginda.  Gainera, konputazio betekizun handia duten aplikazio berrien garapenak, hala nola Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala edo Telepresentzia Holografikoa, areagotzen du gehikuntza hori. Horregatik, beharrezkoa da telefoniako arkitektura klasikoak hobetzea, banaketa metodo eraginkorragoak lortzeko eta erabiltzaileen kalitate baldintzak bete ahal izateko, lan honetan proposatu denari jarraiki.

Itelazpi #Saria 1.500 eurotakoa da, eta master amaierako edo graduko lanei ematen zaie, besteak beste, FM irratiaren eta LTD telebistaren hedapen sistemei, hedapen teknologia berrien analisiari (UHD, DVB-T2, DAB+, HbbTV, 3D telebista, kodifikazioa eta modulazioa, etab.), operadore zerbitzuei, komunikazio kritikoen sistemei, haririk gabeko teknologietan oinarritutako sistemei, telekomunikazio zentroen azpiegituraren hobekuntzari, sareko eragiketei laguntzeko sistema informatikoei, edo intzidentzien, akatsen eta sarearen mantentze lanen kudeaketari buruzko edukiak jasoz. Xabier Zubiaur Itelazpiko zuzendari nagusiak eman du saria.