euskaraespañol

Eguneko irudia

Arabako Herri-Lasterketen zirkuituaren 16. edizioa

Berariazko kategoria izango du Euskal Herriko Unibertsitatearen komunitaterako

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/02/23

Irudia
Ezkerretik eskuinera, Víctor Amado, Arabako Campuseko Kultura eta Kirol zuzendaria, Mikel García, La Blanca Klubekoa, Idoia Martínez de Icaya, El Correokoa, eta Axier Urresti, Vital Fundazioetakoa.

Atletismo herrikoiak beste edizio bat izango du Araban, hamaseigarrena; izan ere, Arabako Herri Lasterketen Zirkuitua - Vital Fundazioa Saria kirol-ekitaldia egingo da eta jarraipen handiena duenetako bat da.

Zirkuitua zazpi probaz osatuta dago, martxoaren 12an hasiko da,  Alegría-Dulantzin, eta ekainaren 18an amaituko da, Roberto Ruiz IV. Oroimenezkoaren eskutik, Murgian (Araba). Zirkuitua aurkeztu dute Axier Urresti Vital Fundazioetako zuzendari exekutiboak eta Mikel Garcia La Blanca Klubeko presidenteak.

La Blanca Klubak eta Vital Fundazioak berriro antolatu dute zazpi proba biltzen dituen zirkuitu hau. Dulantziko XX. krosaren ondoren, martxoaren 26an Lantziegoko herri lasterketaren 16. edizioa egingo da. Apirilean, Etorbideetako XXIII. Lasterketa baino ez da egingo Arabako hiriburuan, eta maiatzean hitzordu bi izango dira: maiatzaren 7an, Zuian, eta maiatzaren 21ean, Azilun, bertan egingo baita aurten Batzar Nagusien lasterketa. Ekainaren 4an Kanpezuko lasterketa herrikoia egingo da, eta ekainaren 18an emango zaio amaiera zirkuituari, Roberto Ruizen omenez egingo den lasterketaren eskuitik.

Probak gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria herrikoietara zabalduko dira, atletismoan eta triatloian federatu gabeko 16 urtetik gorakoentzat. Herrikoi beteranoek eta federatuek gizonezkoen lau kategoriatan eman dezakete izena, eta emakumezkoen beste lautan, adinaren arabera: A) 35-40 urte; B) 40-45 urte; C) 45 urtetik gora; D) 50 urtetik gora. Unibertsitate-komunitatea (ikasleak nahiz langileak) Euskal Herriko Unibertsitatea-Araba kategorian lehiatzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea zabalik dago eta www.clublablanca.com webgunean egin daiteke, 25 €-tan (proba guztiak) edo 15 €-tan unibertsitateko ikasleentzat. Izena eman duen atleta bakoitzak opari bat jasoko du.

Sariak kirol-materialetarako kupoiak izango dira, kategoria bakoitzean adierazitako zenbatekoen arabera. Gutxienez zazpi lasterketetatik lautan puntuatu beharko da).