Alicia Alonso Izquierdo, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko katedraduna, Espainiako Elkarte zientifikoen Konfederazioko (COSCE, gaztelerako sigletan) idazkari nagusi izendatua izan da erakunde honek presidentzia, idazkaritza nagusia eta Gobernu kontseiluko kide bi berritzeko asmoz egin zituen hauteskundeetan. Perla Wahnón Benarroch, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Fisika katedraduna, presidente aukeratu zuten, bien hautagaitza aho-batez onartua izanik.
-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Alicia Alonso berriro aukeratu dute Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioko idazkari nagusi
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2019/04/15
![](https://ehu.eus/documents/10136/11876273/Alicia+Alonso.jpg/1610ebdb-2486-8492-92fc-a484fcffea3e?t=1555322971000)
80 bat elkarte zientifiko biltzen dituen COSCEk, 2003an hasi zuen bere ibilbidea Espainiako komunitate zientifikoa bai gizartearekin zein botere publikoekin interlokutore koherente eta integratu bihurtzeko asmoz. Hain zuzen ere, bere helburuen artean daude gure herriaren garapen zientifiko eta teknologikoa ahalbidetzea, bai gizartearen zein botere publikoen aurrean interlokutore kualifikatu eta bateratu bezala jokatzea zientziaren arloko kontuei dagokienez, eta baita zientziaren papera sustatzea eta bere zabalkundean laguntzea kulturak duen beharrezko eta ezinbesteko osagai bezala.
Espainiako Elkarte zientifikoen Konfederazioaren helburu dira, baita ere, gizartea kontzientziatzea zientzian inbertitzeak dakartzan onuren gainean eta belaunaldi berriak zaintzea ikastetxeetan zientziaren irakaskuntza sustatzeko proiektuak martxan jarriz.
Alicia Alonsok gainera kultura zientifiko eta berritzailearen Aixe Getxo saria ere eskuratu du eta Getxoko udalak Muxikebarri Kultura, Arte eta Kongresuen zentroan eman eman zion pasa den martxoan.