euskaraespañol

Agustín Ibarrolaren ‘Censuras-Zentsurak’ erakusketaren ohiz Kanpoko irekiera asteburuan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/02/24, 10:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Hurrengo asteburuan, otsailak 24 eta 25, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) Agustín Ibarrolaren ‘Censuras-Zentsurak’ erakusketaren ohiz Kanpoko irekiera izango da. Etenik gabeko ordutegia izango du: 10:00etatik 20:00etara (bisita gidatuak 12:00etatik 18:00etara). Sarrera doakoa.

Otsailaren 28an bukatuko da urtarrilaren 18an inauguratu zen Ibarrolaren erakusketa arrakastatsu hori; hala, hurrengo asteburua azkena izango denez, ohiz kanpoko irekiera  egingo da.

Erakusketa:

José Ibarrola erakusketaren komisarioaren esanetan, 77 artelan biltzen dituen esposizio hori ez da autorearen atzera begirako erakusketa bat, Agustín Ibarrolaren bizitza pertsonaleko eta artistikoko bi une erabakigarritan ardazten baita. Alde batetik, Chillida aretoan ‘Censuras’ esposizioa ikusi ahal izango da. Han, antifrankista zeneko garaian, 1961-1976, egindako grabatuak, kartelak eta collageak erakutsiko dira.

Bestetik, Axular aretoan ‘Zentsurak’ esposizioa egongo da ikusgai. ETAren terrorismoaren aurkako borrokari eskainitako hainbat artelan egongo dira han. Hala, 2000ko, 2001eko eta 2003ko atentatuen ostean ateratako Omako Basoaren argazki batzuk ikusi ahal izango dira, baita txanodunak protagonista dituen pinturak, grabatuak eta eskulturak ere.

Zentsura At Jaialdiaren 12. edizioko ekimen garrantzitsuenetarikoa izan da Agustín Ibarrolaren erakusketa hori.