-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk jarduera ugari antolatu du Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan
Noiz eta non
2018/03/07, 10:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkenean, martxoak 7, 10.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, jarduera batzuk burutuko dira Emakumeen Nazioarteko egunaren ospatzeko. Ekitaldi instituzional hau Letren Fakultateko dekanotza taldeak eta berdintasun batzordeak antolatu dute, ‘Giza zientziak: generoen berdintasuna eraikiz’ lema hartuta, eta bertan buru izango da Nekane Balluerka Lasa UPV/EHUko errektorea.
Saioaren barruan, Francisca de Aculodi saria emango zaio generoaren perspektiba hobekien integratu duen gradu amaierako lanari, Maria Goyri saria master amaierako lanen artean eta Micaela Portilla saria feminismo edo generoari buruzko gaien inguruko doktorego tesi onenari. Programa osatzeko, hitzaldiak, musika eta poesia errezitala egongo da. Honez gain, bi erakusketa egongo dira ikusgai egun osoan zehar fakultateko atarian.
UPV/EHUk antolatutako programa eta gainerako jarduerei buruzko informazio gehiago webgunean.