euskaraespañol

Unibertsitatera sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 86k gainditu du ezohiko deialdian

Lehenengo argitaratze data: 2017/07/13

Lehenengo datuen arabera, uztailaren 5, 6 eta 7an, ezohiko deialdian, Unibertsitatera sartzeko Ebaluaziora aurkeztu diren 1.270 ikasletatik 1.095ek gainditu dute Euskal Herriko Unibertsitatean. Probak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide fasea gainditu behar da graduko ikasketa ofizialetara sartu ahal izateko, eta onarpen fasea borondatezkoa da, eta sarbidean lortutako nota igotzeko balio du. Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago:

UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOAREN EMAITZAK (2017ko UZTAILA)

 

 

AURKEZTUAK
1.270

GAINDITUAK
1.095

EHUNEKOA
% 86,22

CAMPUSKA

ARABA

189

147

77,78%

BIZKAIA

623

539

86,52%

GIPUZKOA

458

409

89,30%

 

                     EUSKARA

801

723

90,26%

GAZTELANIA

469

372

79,32%


Datuak berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak dira.

Ohiko deialdia ekainaren 7, 8 eta 9an egin zen, 9.916 ikasle aurkeztu ziren eta % 98,15ek gainditu zuen.