-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
‘Gure izaeraren ispilu' erakusketa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/10/18 Noiz arte: 2016/10/21, 09:00 - 20:30
Kokapena
Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/6028311/web_5A+LEHENDAKARI1920.jpg/1cda1d41-a8c7-45e5-8108-fd074e24ffa1?t=1476106784000)
Deskribapena
Aurten zortzi hamarkada beteko dira lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zenetik; horregatik, "Gure izaeraren ispilu" esposizioak gobernu haren lehendakariaren, José Antonio Agirreren, irudia eta baloreak gogoratu nahi ditu. Erakusketa urriak 21era bitartean izango da ikusgai Bibiotekako atarian. 8:00etatik 20:30etara. Sarrera doan.
Iragana eta oraina uztartuko diren erakusketan,1936ko eta 2016ko irudien fotomuntaketak ikusiko dira. Irudiotan 8 hamarkada horietan euskal gizartea nola aldatu den ikusi daiteke. Mauro Saravia txiletar argazkilaria da egilea; katalan eta euskaldun erbesteratuen birbiloba.
Esposizioarekin batera ispiluz osatutako kubo bat izango da hallean, Agirreren baloreekin zerikusia duten galdera batzuk idatzita dituena. Bertaratzen den lagun orok bere isla ikusteaz gain, galdera horiei erantzun ahal izango die: zein balorek definitzen zaitu?, Euskadi 80 urte barru nolakoa izatea gustatuko litzaizuke?, zer ordezkatzen dute zuretzat askatasunak eta solidaritateak?...
Proiektuaren esteka: http://lehendakariagirre.eus/