euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko Arabako Campusak Unibertsitateko 20. Pilota Txapelketa antolatu du, ZABALKI 2015

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/05 Noiz arte: 2015/02/26, 09:00 - 16:08

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campusak 'ZABALKI' Unibertsitateko 20. Pilota Txapelketa antolatu du. Txapelketan ehunka kirolarik parte hartzen dute, bertako zein nazioarteko 11 unibertsitateren ordezkari gisa. Txapelketa oso garrantzitsua da frontoi giroan.

ZABALKI 2015 martxoaren 5ean (osteguna) jokatuko da, Vitoria/Gasteizko Astrónomos eta Beti-Jai frontoien udal instalazioetan. Goizez sailkapen faseak jokatuko dira, eta arratsaldez, berriz, finalerdiak eta finalak. Modalitate hauek ariko dira lehian: argentinar paleta (gizonak zein emakumeak), binakako frontenisa (gizonak zein emakumeak), binakako esku pilota, banakako esku pilota (lau t'erdikoa) eta larruzko paleta.

Edizio honetan honako unibertsitate hauetako 103 ikaslek parte hartuko dute: Kantabriako Unibertsitatea, Burgosko Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitate Publikoa, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Tarbesko Unibertsitatea, Toulouseko Unibertsitatea, Baionako Unibertsitatea, Paueko Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea eta UPV/EHU.

PROGRAMA:

  • 09:00 - 09:30 Parte hartzaileei harrera egingo zaie Beti-Jai frontoietan, eta akreditazioak banatuko dira.
  • 10:00 - 16:30 Probak egingo dira kantxetan. 1. fasea eta finalerdiak.
  • 16:30 - 17:30. Finalak jokatuko dira.
  • 17:30 - 18:00. Sari banaketa Beti-Jai frontoietan.