-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Ikerketa Jardunaldiak UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean
Noiz eta non
Noiztik: 2015/01/21 Noiz arte: 2015/01/28, 09:30 - 18:56
![](https://ehu.eus/documents/10136/3843615/01JornadasInvestigacionddd.jpg/70d95517-6e8f-4d23-b859-3f379b73cea5?t=1422471380000)
Deskribapena
Egun bitan -urtarrilak 21 eta 22-, hamabi ikerlerro aurkeztuko dituzte
Asteazkenean, urtarrilak 21, 9:30etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak bereIkerketa Jardunaldiak ospatuko ditu, non ikastegi honetako sail ezberdinetako ikerlariek beraien lanen ikerlerroak aurkeztuko dituzte.
Topaketa Arturo Rodriguez UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak inauguratuko du eta, hizlari gonbidatu bezala, Rafael Doménech Valentziako Unibertsitateko Ekonomia katedraduna eta BBVA-Research-eko Ekonomia Garatuen arloko ekonomi buruak emango du lehen hitzaldia "Situaciones y perspectivas de la Economía Mundial y de España" izenburupean.
Egun bitan -urtarrilak 21 eta 22-, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Ikerketa Jardunaldi hauetan hamabi ikerlerro aurkeztuko dituzte, gai askotarikoak, hala nola europar arrantza-politika, finantza etika, guden kostu ekonomikoa edota aseguru sektorea.