Hiru Campusetan
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Estresa kudeatzeko tailerrak
Azterketa garaian estresaren eta eguneroko emozioen kudeaketaren inguruko tailerrak izango dira
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/01/29
![Irudia](/documents/10136/3062106/estudiandoweb2.jpg/908a767b-3b20-4d0e-826f-f6b1ebf236a6?t=1422036401000)
Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak UPV/EHUko ikasleentzat Tailerrak antolatu ditu. Tailer hauek prestakuntzako kultur jarduera gisa eskaintzen dira, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak abalatuak.
Bi tailer egiteagatik, ikastegi guztiek kreditu bat emango dute graduko ikasketetan (KREDITU 1 = 25 ORDU)
Ikasturteko lauhileko bakoitzean 3 tailer eskainiko dira (campus bakoitzean 1). Plaza kopuru mugatua dagoenez gero, izena ematen den ordena errespetatuko da zehatz-mehatz.
Harremanetarako eta izen ematea: talleres.spa@ehu.es
2014/15 ikasturteko bigarren lauhilekorako honako hauek eskainiko ditugu:
ARABAKO ETA BIZKAIKO CAMPUSAK
"Gestión de la Ansiedad y el Estrés ante los Exámenes" tailerra
Tailerraren helburua da azterketa garaiko antsietate eta estresa kudeatzeko estrategiak ikastea. Tailerrean, estresari eta antsietateari aurre egiteko estrategiarik garrantzitsuenak praktikan jarriko dira. Batez ere ondoko gaiak jorratuko dira: erlaxazio gaitasuna, gertaera estresagarrien birrebaluazio positiboa, denboraren plangintza egokia, trebezien entsegua eta arazoen konponketa.
Arabako Campusa
- Egunak: 2015eko otsailaren 12, 19 eta 26a eta martxoaren 5a (osteguna)
- Ordutegia: 15.00 - 18.00
- Parte hartzaile kop.: 15-18
- Lekua: Batzar aretoa, 2. solairua, Elurreta
Bizkaiko Campusa
- Egunak: 2015eko otsailaren 12, 19 eta 26a eta martxoaren 5a (osteguna)
- Ordutegia: 15.00 - 18.00
- Parte hartzaile kop.: 15-18
- Lekua: Prestakuntza gela. I. ikasgelategia. Leioa
GIPUZKOAKO CAMPUSA:
"Emociones y Comunicación: Cómo aprender a gestionar las emociones en la vida cotidiana" tailerra
Tailer honen helburua da ikasleei laguntzea komunikazioaren zailtasunez jabetzen, emozioekin konektatzen eta emozioak identifikatzen ikasten.
Lagunduko die estrategiak ikasten eguneroko bizitzako emozio positiboak eta emozio arazotsuak kudeatzeko, eta komunikazioa eta emozioen kudeaketa positiboa erabiltzen, funtsezkoa baita osasuna hobetzeko.
- Egunak: 2015eko otsailaren 9, 16 eta 23a eta martxoaren 2a (astelehena)
- Ordutegia: 15.00 - 18.00
- Parte hartzaile kop.: 20-25
- Lekua: Carlos Santamaría Zentroa. 4. ikasgela