euskaraespañol

Eguneko irudia

María Orcasitas ikerlariak Ignacio Aldecoa saria jaso du

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/18

Irudia

María Orcasitas Vicandik, Iciar Lamarain Arabako Euskera, Kultura eta Kirol foru diputatuaren eskutik, Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketaren XLIII. Saria jaso du 'Usoak' lanarekin. Saridunak 6.000 euro eskuratu ditu. Arabako Foru Aldundiak urtero antolatzen du lehiaketa.

Lan saridunari dagokionez, epaimahaiaren ustez "oroipen ikuspuntutik idatzitako ipuina da, kalitatezko prosa poetiko eta erraza duena, irakurtzeko oso atsegina".

Maria Orcasitas Vicandi UPV/EHUko DREAM taldearen barruan 'hezkuntza eleanitzaren' inguruan tesia egiten dabilen ikertzailea da.