-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Julián Casanovaren Historia eta giza zientziak jorratzeko hitzaldia
Noiz eta non
2014/12/03 2014/12/03, 13:29 - 13:29
Deskribapena
Asteazkenean, abenduak 3, 9.30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, Julián Casanovak hitzaldia emango du 'Historia eta giza zientziak. Irakurketa kritikoa eta pentsamendu analitikoa' izenburuaz, UPV/EHUren Historia Garaikidea sailak antolatuta.
Julián Casanova Ruiz (1956) historialaria eta historia garaikidearen katedraduna Zaragozako unibertsitatean, azken urteotako espainiar historiografian erreferentzia nagusienetako bat delarik, hedabide idatzi eta ikusentzutekoetan sarri agertuta (El País, Onda Cero, RNE...). Aditua da espainiar eta europar XX. mendeko historian eta ekoizpen luzea du, horien artean 'La historia social y los historiadores' (Editorial Crítica, 1991), 'Anarquismo y violencia política en la España del siglo XX' (Institución Fernando el Católico, 2007), 'República y guerra civil' (Crítica/Marcial Pons, Bartzelona, 2007), 'La guerra civil española' (Paul Preston-ek koordinatuta, Editorial Pablo Iglesias, Madril, 2008) edo 'Historia de España en el siglo XX' (Carlos Gil Andrésekin batera, Ariel, 2009).