euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia Jardunaldia

Arabiar munduko hizkuntza eta kulturei buruzko III. jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/31 Noiz arte: 2014/11/25, 10:15 - 09:21

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, urriak 31, 10:15etan abiatuta, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan Arabiar munduko hizkuntza eta kulturen III. jardunaldiak burutuko dira.

UPV/EHUren Ikasketa Klasikoak saileko Arabiar eta Islamiar Ikasketen arloak antolatzen ditu jardunaldiok eta honako hau da programa:

  • 10:15-10:30: Jardunaldiaren aurkezpena.
  • 10:30-11:30: Delia García (udalaren gizarte zerbitzuak, Vitoria/Gasteiz): 'Magrebeko immigranteak: talka kulturala eta gizarte premiak'.
  • 11:30-12:00: Atsedenaldia.
  • 12:00-13:00: Yahia Koddo (Damaskoko unibertsitateko irakasle atxikia; Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko doktoregaia): 'Identitateen gerra'.
  • 13:00-14:00: Carmen Berlinches (Madrileko Unibertsitate Konplutentsea. UCM): 'Damaskon egindako sei urtetako esperientziak eta errealitateak (Siria)'.

Saio bakoitzaren amaieran, galderak eta solasaldia egiteko txanda egongo da.