Heldu da Zientzia Club, bakarrizketa zientifikoz, umorez eta musikaz beteriko ikuskizuna
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/22 Noiz arte: 2014/11/25, 19:00 - 14:27
Deskribapena
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen XIV. Zientzia Astearen aurrerapen gisa, aurten, berrikuntza bezala, Zientzia Club ikuskizunaren lehen edizioa ospatuko da datorren astean hiru euskal hiriburuetan. UPV/EHUko adituen eskutik zientziari buruzko 10 bat minutuko bakarrizketak, umorea eta musika izango dira protagonistak ikuskizun honetan. Sarrera librea izango da tokiak bete arte.
Zehazkiago, Zientzia Klub-ek Vitoria/Gasteizen egingo duen saioa asteazkenean izango da, urriak 22 dituela, 19.00etan hasita, Vital Kutxa fundazioaren aretoan (Bakea, K. 5 - 1. solairua), programa honekin:
- 19:00 Irrintzi Ibarrola
- 19:15 Elena Lazkano
- 19:30 Big Van Theory
- 19:45 Pedro Alegría
- 20:00 César San Juan
- 20:15 Javier Gorosabel
- 20:30 Big Van Theory